Ez da albisterik aurkitu.
Nolakoa izango da eskola 2030. urtean? albisteari erlazionaturiko irudia

  Ikasi behar dena, curriculuma, pertsonalizatuagoa eta egokituagoa izango da ikasle bakoitzarekiko. Horrekin batera, ikasle bakoitzak ikasketa-prozesua bere erritmoan egitea eta aurrera nola egiten duen ikustea ahal izango du.

-Irakasleen funtzio nagusia ikasleak ikasketa-prozesuan gidatzea eta laguntzea izango da.

-Irakasteko ikuspegi eta sortzeko prozesu berritan oinarritzen diren metodo berritzaileak erabiltzen dituzten eskolak oinarrizkoak izango dira.

-Gehien baloratuko diren abileziak pertsonalak izango dira (talde lanean aritu, jendearen aurrean hitz egin, …), gauzak nola egiten diren eta abilezia praktikoak ondoren, eta azkenik jakintza akademikoa.

-Jakintzako iturri nagusia online bidezko edukia izango da, eta ondoren adreiluzko eta zementuzko eskola bidezkoa.

-Eskoletako tituluetaz gainera, enpresek emandako zertifikazioak garrantzi handia hartuko dute.

-Ikastea bizitza osoko prozesua izango da. ...


Albistea irakurri osotasunean
Lehen Sorospen oinarrizko ezagutzak irakasten ari dira herriko ikastetxeetan albisteari erlazionaturiko irudia

Zarauzko Gurutze Gorria eta Babes Zibilerako Zingira taldea, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Lehen Sorospenen oinarrizko ezagutzak irakasten ari dira herriko ikastetxe ezberdinetan. Bertako irakasle eta jangeletako zaintzaileei zuzenduriko ikastarotxoa da, gure haurrak eta gazteak ziurrago egon daitezen. Ikasturtea amaitu baino lehen, 90 irakasle eta arduradun baino gehiago izango dira ezagutza hauek izango dituztenak. Argazkian, Salbatore Mitxelena Ikastolako irakasleen talde bat ikus daiteke. ...


Albistea irakurri osotasunean

"Musika hezkuntza goiztiarra" ikastaroa martxan jarri nahi du Zaragueta Eskolak otsaildean, 2010ean jaiotako haur eta haien gurasoentzat. Ikastaro honetan, musikaren alderdi ludiko, terapeutiko eta emozionalez baliatuko dira haurrentzako onurak lortzeko. «Baliabideak emango dizkiegu bere sentimenduez ohartzeko. Sormena landuko dugu eta norberaren nortasun bakarra potentziatuko dugu, beste lagun guztiak errespetatuz, beti ere. Haurrak eta gurasoak, eguneroko zereginetatik at, espazio ederra izango dute elkar gozatu ahal izateko, ingurune apropos batean», diote eskolatik. ...


Albistea irakurri osotasunean
Getarian hizketa eta ahozko ondarea biltzen dituen egitasmoa aurkeztuko da  albisteari erlazionaturiko irudia

"Getariako Ahotsak. Getaria: euskara eta itsasoa" proiektua aurkeztuko da bihar goizeko 11:00etan Udaleko pleno aretoan, Getariako Udaleko euskara zerbitzuak bultzaturik. Herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko gauzatutako proiektu da eta horretarako herriko hainbat lagun elkarrizketatu dira.
Badihardugu Kultur Elkarteak Udalarekin lankidetzan buruturiko lana izan da hau, "Euskara Herriko Ahotsak" egitasmo nagusiaren barne kokatua. Proiektu honen helburu nagusia, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta beraien euskara eta bizipenak jasotzea eta zabaltzea. ...


Albistea irakurri osotasunean
 Hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo duela hitz eman du Frantziako Kultura Ministroak albisteari erlazionaturiko irudia

Frantziako Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituei buruzko eztabaida egin zen atzo. Frantsesaz gain beste hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeetan interes handia piztu zuen eztabaidak, baina interes horrek ez zituen diputatu guztiak kutsatu: Asanblea Nazionala osatzen duten 577 diputatuetatik, 50 bat besterik ez ziren eztabaidan izan. Lehen aldiz, euskara gutxituei buruzko legea egingo duela hitz eman zuen Christine Albanel Frantziako Kultura ministroak. Dena den, legearen edukia ezagutu arte zain egon beharko da. Albanelek jada adierazi du Konstituzioaren 2. artikulua ez dutela aldatuko; legeak ez du hizkuntza horien ofizialtasuna onartuko eta Parisek ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuko. ...


Albistea irakurri osotasunean