"Musika hezkuntza goiztiarra" ikastaroa martxan jarri nahi du Zaragueta Eskolak otsaildean, 2010ean jaiotako haur eta haien gurasoentzat. Ikastaro honetan, musikaren alderdi ludiko, terapeutiko eta emozionalez baliatuko dira haurrentzako onurak lortzeko. «Baliabideak emango dizkiegu bere sentimenduez ohartzeko. Sormena landuko dugu eta norberaren nortasun bakarra potentziatuko dugu, beste lagun guztiak errespetatuz, beti ere. Haurrak eta gurasoak, eguneroko zereginetatik at, espazio ederra izango dute elkar gozatu ahal izateko, ingurune apropos batean», diote eskolatik. ...


Albistea irakurri osotasunean
Getarian hizketa eta ahozko ondarea biltzen dituen egitasmoa aurkeztuko da  albisteari erlazionaturiko irudia

"Getariako Ahotsak. Getaria: euskara eta itsasoa" proiektua aurkeztuko da bihar goizeko 11:00etan Udaleko pleno aretoan, Getariako Udaleko euskara zerbitzuak bultzaturik. Herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko gauzatutako proiektu da eta horretarako herriko hainbat lagun elkarrizketatu dira.
Badihardugu Kultur Elkarteak Udalarekin lankidetzan buruturiko lana izan da hau, "Euskara Herriko Ahotsak" egitasmo nagusiaren barne kokatua. Proiektu honen helburu nagusia, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta beraien euskara eta bizipenak jasotzea eta zabaltzea. ...


Albistea irakurri osotasunean
  • Eusko Jaurlaritza
  • Europear Batasuna
  • FP Lanbide Heziketa